Gerraren kontrako eskutitza egin dugu Arrasate-Aretxabaleta Institutuko 3Cko ikasleok. Horrelaxe ikusten dugu guk kontua. Sustatun ere iritziak eman daitezkeela eta bidaltzen dugu.
ZEKENKERIA
Gu Arrasate-Aretxabaleta institutuko 3C-ko ikasleak gara eta eskutitz hau idazten dizuegu gerraren kontra ditugun arrazoiak azaltzeko.
Hasteko, jende errugabea hilko da, beraz hobe da gerra sortu baino lehen gauzak hitz eginez konpontzea.
Gure uztez, interes ekonomiko potoloak daude, Bush-ek eta Estatu Batuetako gobernuak petrolio merke bat nahi dutelako. Gainera, Irak herrialde txiki bat denez eta potere gutxi duenez, gerra sortu dute EEBB-ek irabaziko dutela badakitelako. Egia esateko, Irakek ez dauka Ipar Koreak bezala bonba nuklearrik, eta horregatik jasan behar du inbasio hau.
Hedabideek esaten digutenez, gerra nahi dutenak politikariak dira: Bush, Aznar, Blair eta Sadam Hussein. Egoera honek esaera hau gogorarazten digu: bi elefantek borrokatzen dutenean belarra da sufritzen duena. Hau da, bi ejertzitoen artean gerra dagoenean, jendea da ordaintzen duena, haurrak, emakumeak, gizonak, aitona-amonak... Hedabideek ere esaten digute gerra Irakek daukan petrolioarengatik dela, suntsipen masiboko armengatik eta 2001eko irailaren 11ean New Yorken egondako atentatuarengatik. Baina, benetan, gerra zekenkeriagatik da, asko eduki, gehiago nahi izan eta trukean ezer ere ez emateagatik. Gaztelaniaz esaten den moduan, zekenkeriak zakua apurtzen du. Irakiar lurraldeak konkistatu eta kontrolatu nahi direlako, eta bertako mineral energetikoen erreserbak, eta komunikabideetan esaten ez den gauza batengatik ere: URA. Lurralde hori zeharkatzen duten ibai nagusiak Tigris eta Eufrates dira, Turkian dituzte iturburuak eta Pertsiar Golkoan bokaleak. Irakek galtzen badu, EEBBentzat errazagoa izango da baliabide horiek ere kudeatzea .
Azken gauza bat esatea gustatuko litzaiguke. Soldaduak agindupean badaude ere eta beren lana gerra izan arren, desertatzeko eskubidea badute, zeren eta NBEko legeak eta arauak ez dituzte bete. Aznarrek ez zituen bidali beharko soldadu espainiarrak, Espainiak ez daukalako zer ikusirik gerrarekin, gainera soldaduen bidalketa ez da Espainiako Parlamentuan onartua izan. Beste aldetik, gobernuko presidenteak ez dio kasurik egin biztanle espainiarren iritziari, manifestaziotan eta gerraren kontrako erakundeen bitartez adierazitakoari.
Ez da elgetarrok gerraren alde gaudelako, baina sindikatuek eguerdirako deitutako lanuzterik ez da izan Elgetan. Normaltasuna nagusi. Zerbaitetan huts egingo zuen norbaitek, gure herrian erantzuna horren eskasa izateko.
Egunkariaren alde 200etik gora ziren plazara gerturatu zirenak, gaur 0. Gurean eman zen azkenengo gerran Elgeta guztiz txikituta geratu zela pentsatzea ere. Gerrarik ez!