Kataluniatik Egunkaria endavant, aurrera!
Gu ere bai, zergatik ez?
Proiektu horrekin bat egiten dugu bete betean, gure eguneroko jardunean:
- Egunkariak alor eta ideologia ezberdineko jendea biltzen du. Bartzelonan toki eta modu askotan ikas daiteke euskara, eta bertako bederatzi irakasleok pentsaera eta egiteko modu ezberdinak dauzkagu.
- Egunkariak eta baita geuk ere Euskal Herriaren ikuspegia dugu eta herri bezala garenetik egiten dugu lan, ez ez garenetik.
- Euskaldunon Egunkariak euskarari normaltasun osoa emanez egiten du lan. Geu ere, geure lantokietan beste herrietako hizkuntzak irakasten diren normaltasun berarekin aritzen gara.
Askotariko proiektua da. Euskal Herrikoa. Euskaraz. Proiektu honek dakarrenagatik itxi dute Egunkaria. Ez da gertaera isolatua izan, egitasmo berean lanean aritu diren beste batzuk ere isilarazi nahi izan dituzte.
Hori hala izanik, geu ere izan gintezkeen. Eta izan gaitezke, zergatik ez?
Honetan gabiltzanok lanean ari gara. Lan egiten ari gara. Bakean utz gaitzatela lanean.
Comunicat de tots els professors i poressores dÈuscar de Barcelona
-Itziar Aduriz Agirre Departament de Lingüística, Universitat de Barcelona.
-Jon Elordi Akordarrementeria Departament de Filologia Catalana, Universitat Autònoma de Barcelona.
-Aduna Olaizola Galardi Departament dèuscar, Escola Oficial dIdiomes Barcelona-Drassanes.
-Ainhoa Aranburu Puente Departament dèuscar, Escola Oficial dIdiomes Barcelona-Drassanes.
-Amaia Artola Azkue Secció dèuscar, Centre Cultural Euskal Etxea.
-Jone Etxeberria Agirre Secció dèuscar, Centre Cultural Euskal Etxea.
-Oihane Otegi Aburuza Secció dèuscar, Centre Cultural Euskal Etxea.
-Ander Elorza Urdangarin Secció dèuscar, Centre Cultural Euskal Etxea.
-Aitor Olano Lopetegi Secció dèuscar, Centre Cultural Euskal Etxea.
Erantzunak kargatzen...