Sustatu logoa Teknologia albisteak

AEBek erabiltzen dute Internet gerra egiteko

Sustatu - Sustatu
2003-03-24 13:03

Espainiako Internet Behategitik adierazi dutenez, Irakekoak ziren lau webgunetik hiru ez daude erabiltzeko moduan. Dirudienez, AEBek egindako erasoagatik daude horrela.

Sadam Husein-en berri agentziak eta gobernuaren kultura eta informazio ministerioko webguneak itxi dituzte. Erasoa informatikoa ere bada eta piratak dabiltza militarrekin batera zerbitzari irakiar garrantzitsuenak izorratzen.

Francesc Canals behatokiko presidenteak dioenez, lehengo netwar edo ziberguda izan daiteke.

Eta zer uste duzue, Irak bakarrik dutela kontrolpean? Oso zabaldua dago AEBek mundu guztiko posta elektronikoa kontrolatzeko makinaria dutela. Carnivor deitzen da kontrolerako erabiltzen duten programa informatikoa. Bigilantzia filtro bat dute jarrita eta esaten denez, oso bizkorra izan behar omen du. Berba klabeekin funtzionatzen du carnivor programak. Canals-ek dioenez, Sadam Irak edo armamento moduko hitzak badoaz mezuetan, kontrola pasa beharra izaten da. Sustatuko mezu honek pasako al du kontrol hori, Ja!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu