Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gerraren aurkako Euskal brigada Bagdaden

GERRAREN AURKAKO EUSKAL HERRIKO BRIGADA BAGDADEN GERATZEN DA

Ez dakigu noiz arte, ez dakigu zein egoeratan, baina geratuko gara.

Dramatismorik gabe. Gainean hartzen dugun arriskua txikia da benetan, europarrak garelako. Irakiarrak daude benetako arriskuan. Askatasuna dago arriskuan, geroz eta menderatuago dagoen mundu zikin honetan.

Guk ez dugu inor salbatuko. Gu ez gara inor. Hiru euskaldun gara, izenik gabe, milloika izenik-gabekoen artean. Hori da hain justu, nabarmendu nahi duguna, munduko izenik-gabekook elkarrekin gaudela, elkartu gaituztela izena kendu digutenek beraiek.

Inolako axolagabekeriarekin, gelditzea erabaki dugu, Manu, Imanol eta Javik. Senide, lagun, euskal herritar guztioi guk hirurok eskatzen dizuegun gauza bakarra zera da:

Gutaz kezka ez zaiteztela, gurekin dauden milloika irakiarretaz baizik eta, hortaz, protestaren suak piztuta iraun beza zuen eskuotan, euskaldunok pairatzen dugun zapalkuntzaren aurka altxatzen garen bezala, gaur irakiar herriak jasotzen ari den erasoaren aurka altxatuz ere.

Bagdaden, 2003ko Martxoaren 20a*

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu