IzaroNews, konfidentzial euskotarra
Sustatu-ra ohartxo bat haien izenean bidali du norbaitek. Baina ez dugu zuzuzenean argitaratu, besteak beste gaztelania hutsez zegoelako.
Zenbait astez Aspaldiko.net izenarekin funtzionatu du trasto horrek, eta orain izen berriarekin, IzaroNews.org
Aspaldiko.net delakoa duela aste batzuetatik zebilen hortik bueltaka. Hark ateratako esklusibaren bat ere ETBko albistegietan ere azaldu izan da...
Gaztelera hutsez, Euskal Herriari buruzko albisteak biltzen dituen webgunea da. Joera aldetik, jeltzale itxurakoa dirudi. Baina irudipen bat besterik ez da hori. Auskalo.
Nor den edo diren IzaroNews ere, ez dakigu. Domeinua Bilboko helbide batekin ageri da, ez izen preziso batekin lotuta, eta telefono mugikor baten zenbakiarekin. Badaezpada, ez dugu deitu. Talde baten ekimena baino, pertsona bakarrarena dirudi, baina hori ere irudipen soila da.
Espainiako konfidentzialen antz apur bat
Itxuraren aldetik, Espainian sortzen ari diren konfidentzial erako albistegi digitalen itxura du. Ez weblog bat, eta ez egunkari digital bat. Espainiako irrati-tertulia maila intelektual handikoen Interneteko parekidea dira, gutxi gora-behera. Horra adibide batzuk:
- El Semanal Digital, bere konfidentzial sorta luzearekin
- DiarioDirecto (edo MiCanoa.com) eta bere atal berezia, Confidirecto
- ElConfidencial.com izen ebidente samarrekoa.
- LibertadDigital eta bere atal berezia, Rumores en la red
- EstrellaDigital eta bere atal berezia, El Conspirador
Katalanez ere ba omen dago, katalanezko lehen konfidentzial gisa norbaitek definitu duen e-Noticies.com
Erantzunak kargatzen...