Teknologia albisteak

Donostiaren historia sarean topatuko duzu

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Etxebeste - Donostiako Euskararen Udal Patronatua
2003-03-21 : 11:03

Donostia, Gipuzkoako lehen hiribildua, Antso VI.a Jakintsuak sortu zuen 1180 urtean. Hortik abiatu eta azken hamarkadak bitarteko historia jasotzen du liburu honek.

Miguel Artolaren gidaritzapean espezialista talde batek idatzi zuen liburuaren laburpena da honako hau. Elena Legorburuk egina. Liburu hartan gaztelaniaz luze kontatzen zigutena, honetan laburrago eta euskaraz kontatzen da.

Donostiari buruzko historiografiak egin duen azken ekarria J.A. Garcia de Cortazar, J. M. Imizcoz, L. Castells, F. Luengo, P. Fernandez Albaladejo, eta M. Artola irakasleei zor zaie, 2000 urtean Historia de Donostia-San Sebastian argitaratu baitzuten, Artola jaunaren gidaritzapean. Donostiako Euskararen Udal Patronatuak orain euskaraz.net -en jarri duen Donostiaren historia liburu digitala Elena Legorburu Fausek prestatu eta Nerea argitaletxeak 2001eko martxoan argitaratu zuen euskarazko bertsio laburtua da.

Sei historialari horiek aldi berean landu dituzte bai ikerketarako bide abstraktuenak -boterea hartzeko estrategiak, alderdi politikoak, eredu ekonomikoak, eta presio taldeak...- eta bai herritar soilak erraz uler ditzakeen kontuak. Kapitulu bakoitzak eskaintzen du bai garai bakoitzeko oinarrizko arazo handiak ezagutzeko bidea eta bai garai bakoitzeko donostiarren bizimoduaren berri izateko aukera, gertutik erakusten baitigu hainbat kontu jakingarri: non eta nola bizi ziren donostiarrak, zertan lan egiten zuten, nola bizi ziren emakumeak, nola dibertitzen ziren herritarrak...

Azken aurreko orrialdean, liburuan aipatzen diren gai nagusiei buruzko bibliografia bat dago, eta azken orrialdean liburuan zehar agertzen diren irudiak bildu ditugu.

Erantzun

Sartu