Nola jarraitu gerra Interneten
2003-03-20 13:03
Bushek agintzen dituen tropak hasi dira Irak inbaditzen. Oraingo honetan susmoa dugu telebistek ez dutela ezer berezirik emango (aurreko gerran ere, Pentagonoak nahi izan zuena baino ez zuten eman, egia esan). Beraz, baliteke informaziorik bizkorrena eta osoena sarean aurkitzea.
Hori kontuan izanda, Sustatuk honako zerrenda hau prestatu dizue, gerraren jarraipena egiteko. Hemen denetik dago: agentzia ofizialak, inbasioaren aldekoak eta kontrakoak. Gero, nork bere gogokoa aukera dezala.
- GoogleNews Era guztietako informazio iturriak aurkituko dituzu hemen, maiz eguneratzen direnak.
- BBC Bretainia Handiaren hedabiderik indartsuena. Informazio mordoa.
- CNN Amerikarren ahotsa.
- Reuters Albiste agentzia ingelesa.
- Electronic Irak News Gerraren kontra dauden kazetari anglofono zenbaitek egina, ikuspegi independentea emate aldera.
- Al-Jazeera Qatar-ko telebista independentea. Hil honen amaierarako agindua zuen ingelesezko webgunea aterako zuela.
- Jerusalem Post Jakin nahi duenarentzat israeldarrek zer uste duten.
- Indymedia Ezaguna gure artean. Hortik bertatik, herrialde askotara joan daiteke informazio bila.
- Antiwar.com Izenak berak dio: Gerraren Kontrako Webgunea.
- Cursor Ez dakigu norena den hau, baina benetan iturri agortezina duzue informazioa bilatzeko gerraren inguruan. Hemen denetik aurkituko duzue.
- Periodista Digital Nahiago duzuenontzat informazioa gaztelaniaz irakurri.
Blogak eta Irakeko gerra
Ezin dugu ahaztu Sustatu weblog bat dela, fenomeno berrienetako bat Inteneten. Horregatik, txoko bat egingo diegu weblog edo blog deiturikoei. Hona hemen zenbait:
- WarbloggerWatch
- Arms And The Man Nor ari da sekulako negozioa egiten Iraken sarraskiarekin? Hori aztertzen du blog honek.
- Nowarblog
- Lying Media Bastards
Erantzunak kargatzen...