Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen saileko ahaldun Tontxu Camposek SUSTATU 2003 egitasmoa aurkeztu du asteazken honetan Bilbon. Egitasmoaren helburua Bizkaiko ekintzaileek proposatutako enpresa-jarduera berriak bultzatzea da. Zuk ere enpresa ekimen eraberritzaileren bat baduzu laguntza jaso dezakezu
Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearekin zerikusia duten egitasmo berriak abian jartzea da batik bat, gazteek sustatuak, enpresa berrien bideragarritasuna areagotzea, lanpostu iraunkorrek sorrera bultzatzea eta emakumeak enpresa berrien sorrera presentzia handiagoa izan dezan lortzea.
Zenbait proiektutan banatzen da SUSTATU egitasmoa
BEAZen bidez eskaintzen die aholku SUSTATUk Bizkaiko ekintzaileei, eta Bideratzen da izapide administratiboak bideratzen dituen lehiatika. SEED CAPITAL DE BIZKAIA, berriz, enpresa haztegia da. SUSTATUk, gainera, behin behineko egoitza ematen die enpresa berriei BEAZ MINTEGIAn, eta CEDEMI Ibar Ezkerreko Enpresa-garapen Zentroaren lankidetza ere badu.
Aurten 7 milioi euroko aurrekontua dute SUSTATUren baitan dauden jarduera guztiak garatzeko. Urte honetan 175 enpresa egitasmo berri babestea espero da.
Lehenengo deialdia 2003ko martxoak 31
Bigarren deialdia 2003ko ekainak 30
Hirugarren deialdia2003ko irailak 30
Informazio gehiago sustapena.bizkaia.net webgunean edo sustatu@bizkaia.net helbide elektronikoan.
Erantzun
Sartu