"Applek berak iragarri berri duenez, Al Gore, Estatu Batuetako presidenteorde ohia, Appleren Zuzendaritza Taldeko partaide berria da.
Appleko, Jobsek berak esan duenez Al Gore ezin egokiagoa da kargurako, eskarmentu handia baitu munduko erakunderik handiena -Estatu Batuak- zuzentzen.
Appleren arabera, EEBBetako Kongresuan 25 urte daraman Al Gorek paper garrantzitsua jokatu zuen interneten hedapenean. Berak asmatu omen zuen "informazioaren superautopista" terminoa, eta sutsu defendatu zuen gerora internet bilakatuko zena eraikitzeko diru publikoa jartzearen garrantzia. Bestalde, Googleko aholkularia ere bada Gore.
Erantzun
Sartu