Sustatu logoa Teknologia albisteak

Eusko Ikaskuntzaren webgunea, El Correo sarietako finalista

Bereari dagokionean, erakundeak deiturikoan, Eusko Ikaskuntzaren orri elektronikoak nabarmendu ditu epai mahaiak, euskal kulturarentzat suposatzen duten eraginarengatik.

Zortzi egunetan 1137 webgune aurkeztu dira sarira, eta epai mahaiak multzo handi hori lau ataletan banatu ditu. Jarraian, atal bakoitzeko webguneen diseinua, nabigabilitatea, erabileentzako funtzionaltasuna, multimedia baliabideak, interaktibitatea eta abar aztertu ditu. Hori eginda gero hamabi finalistak izendatu ditu. Eusko Ikaskuntzarena, "erakunde webguneak" delakoan sailkatua, beste birekin batera nabarmendu du epai mahaiak: Gasteizko Udala eta Eusko Legebiltzarra.

Orain epai mahaiaren azken azterketa baten zain egon behar da, atal bakoitzeko irabazlea nor den ezagutzeko. Aldi berean, Publikoaren Saria ere ezagutaraziko da, hamabi webgune horietatik irakurleen aldetik boto gehien jasotzen duenarentzat eskainia. Botoak apirilaren 6ra arte eman daitezke.

Eusko Ikaskuntza 1996ko ekainean atera zen Internetera eta ordudanik egundoko lana burutu du, sari honetako epaileek egiaztatu duten legez. Eusko Ikaskuntzaren webguneak milaka bisita izaten ditu astero.

Bestalde, sari honen zehazkizunetaz informazio gehiago helbidean honetan lor daiteke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu