Sustatu logoa Teknologia albisteak

Txokolartek antolaturiko kamixeta diseinu lehiaketa online

Tx-Shirt Konpetie diseinu lehiaketa hontan partehartzea dohain da eta nahi adina diseinu bidali daiteke. Bidalitako diseinu guztiak jarriko dira weborrian. Partehartzeko egin beharreko gauza bakarra diseinu bakoitzeko gutxienez bi irudi bidaltzea da. Irudi hoiek lehiaketarako jarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Diseinuak Apirilaren 25 arte utzi ahal izango dira Txokolarte Grafika Taldearen orrian edo txokolarte@txokolarte.com helbidean. Ondoren hautaketa prozesua hasiko da eta diseinu irabazlearekin 100 kamixeta editatuko dira. Paperean ere egingo da diseinu irabazlearekin edizio bat.

Ikusi galerian dagoeneko utzitako diseinuak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu