Fonatarian Euskararen hotsen gaineko informazio guztia aurkituko duzu: informazio orokorra, hotsen deskribapen zehatzak, bibliografia zabala, ahozko corpusen bildumarik handiena, azken berriak... Dena euskararen hotsen gainean.
Apurka-apurka osatzen eta betetzen joan dira informazio hau eta orain sailkatua ageri da fonatari.org gunean 2 urtean ibili dira jaso eta jaso. Berbak, aldaerak... osatzen doan atarian.
Konplexua da lana. Gainontzeko unibertsitateekin harremanetan daude momentu honetan. Kanpoko unibertsitateekin ere egin gura da elkarlana. Horretarako, diru laguntzak behar direla esan dute arduradunek. Etorkizun hurbilean Europako hizkuntzak lantzeko asmoa dago eta gero ikusiko da zenbateraino zabaldu, izan ere diaspora ere hor dagoela gogoratu dute.
Adituei zuzendutako gunea da, baina balio du edozeinendako ere. Besteak beste, euskalkiak ezagutzeko balio du eta baita ahoskera ezagutzeko ere Rosa Mari Pagolak esan duenez. Webgune hau, beraz, akustikoa ere bada eta etorkizunean bada nahia artikulatiboa izateko ere.
Sei ataletan banatuta dago gunea:
Erantzun
Sartu