Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pello Zubiria bihar irten daiteke espetxetik

Sustatu
2003-03-17 19:03

Argia aldizkariak ohar labur bat atera du, jakinarazteko Juan del Olmo epaileak erabaki duela Pello Zubiria libre uztea, bermepeko askatasunean.

Berme moduan 12.000 euro ordaindu ondoren, seguruenik bihar goizean irtengo da Pello Soto del Real espetxetik.

Joan den ostiralean antzeko erabakiak hartu zituen epaileak Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdairen gainean. Lehenak ostiralean bertan utzi zuen espetxea. Joan Marik, berriz, egun bat geroago.

Otsailaren 20an Goardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituen, Juan del Olmo epailearen aginduz. Haietatik sei kalean daude berriz ere. Eta batzuek torturak eta tratu txarrak salatu dituzte. Espetxean segitzen dute Xabier Alegriak, Xabier Oleagak eta IƱaki Uriak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu