Abian da sarean kontari, Santurtziko Udal Euskaltegiak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako II. ipuin lehiaketa. Ipuin lehiaketa hau Interneta erabilita egingo da euskara bultzatzeko.
Euskarazko ipuingintza eta Interneten euskararen presentzia bultzatzeko asmoz, bigarren urtez antolatu du Santurtziko Udal Euskaltegiak eta Udalaren Euskara Zerbitzuak SAREAN KONTARI ipuin lehiaketa.
Ipuinak 2003ko apirilaren 1etik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira eta lehiaketak lau sari ditu. Laugarrena irakurleek berek aukeratuko dute e-posta bidezko bozketaz.
Oinarrien inguruko informazio guztia eta aurreko edizioan saria jaso zuten ipuinak santurtzieus.com -en.
Hizkeraren naturaltasuna, aberastasuna, estiloa eta originaltasuna baloratuko dira.
Epaimahaiaren esku geratuko da sariak eman gabe uztea, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute.
Erantzun
Sartu