Sustatu logoa Teknologia albisteak

Batasuna, legez kanpo

Sustatu
2003-03-17 17:03

Francisco José Hernando Santiago Espainiako Auzitegi Goreneko lehendakariak jakinarazi du erabakia gaur 14:30ean. Espainiako Auzitegi Gorenaren “61eko Sala” joan den ostegunean hasi zen kasu hau aztertzen, Estaduaren Fiskaltza Nagusiak eta Gobernuak horrela eskatuta, joan den iraila ezkero.

Demanda bietako argudioak prozesu bakar batean aztertu dira eta ia bere osoan onartu. Nahiz eta salak hogei egun zituen auzia erabakitzeko, laugarrenean egin du deliberoa, aho batez. Auzitegi Goreneko zenbaitek esan omen diote El Mundo egunkariari erabakia hartu dela hain bizkor “kasuak ez zuelako, legearen ikuspegitik, zailtasun handirik”.

Sententzia honen aurka bide bat geratzen da Espainiaren legearen barruan: babes errekurtsoa jartzea Auzitegi Konstituzionalean. Azken honek, berriz, konstituzionaltzat jo zuen Partiduen Legea martxoaren 12an.

Batasunak esana zuen albiste hau kaleratu aurretik erabakia bere aurkakoa bazen, helegitea aurkeztuko zuela Giza Eskubideen Auzitegian, Estrasburgen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu