Torrealdai eta Auzmendi fidantzapeko askatasunean
2003-03-14 18:03
Juan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi aske geratuko dira fidantza ordaindu ostean. Juan del Olmo epaileak fidantzapeko askatasunean utzi ditu biak.
Txema Auzmendi ostiraleko atzo 23:00ak baino lehen kalean zen. Argi eta garbi azaldu dio epainleari "ez dela ETAkoa eta ez duela uste Egunkaria ETAk sortu zuenik. Bestela, engainatuta egon naiz."
Argiako webgunean irakurri dugunez, Juan del Olmo epaileak fidantzapeko askatasunean utzi ditu Torrealdai eta Auzmendi, Jakin aldizkariko zuzendaria eta Herri Irratiko zuzendari-ordea. Bakoitzak 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean aske geratuko dira. Abokatuek bihar jasoko dute Juan del Olmo epailearen autoa.
Erantzunak kargatzen...