Ziberkorrika Suitzan da
Ziberkorrikak euskararen lekukoa mundu osora zabaltzea du helburu. Korrikaren webgunean ezkerreko menuan, Ziberkorrika dioen atalean sakatuz gero, lekuko digitala munduko zein txokotan dagoen eta nork eskuratu duen ikusi ahal izango duzu.
Ziberlekukoa erosi
Ziberlekukoa erosteko modua ere badago ziberlekukoa erosi atalean sartuz gero, berriz, ziberespazioan dabilen erreplika jaso eta Ziberkorrikaren Mapan sartuko zara. Hala, ziberlekuko bakoitzak bere Korrika egingo du, eta, lekuko guztiak baturik, munduko Korrika eratuko da.
Ziberkorrika ekimenaren bidez, hortaz, mundu osoko euskaldunek parte hartu ahal izango dute Korrika 13 honetan. Ez da parte hartze fisikoa izango, baina munduan zehar barreiatutako euskaldunen euskararekiko konpromiso birtualaren bitartez AEK-k aurrera egin ahal izango du Korrika 13 honen "Herri bat geroa lantzen" lemarekin. Dagoeneko makina lagunek eman dio bultzada ekimen berezi honi. Bilbotik abiatuta, Durango, Baztan, Santurtzi, Basauri, Larrabetzu, Donostia, eta Hernani zeharkatu ondoren, Suitzara iritsi zen otsailaren 14an. Euskal Herrian bi egun eman ondoren, berriz bueltatu zen Suitzara, eta bertatik Londresera bidaiatu zuen Korrika 13ren mezua daraman lekukoak. Mexikon izan ondoren, Mallorcarako bidea hartu zuen eta handik Londresera joan da berriz ere. Orain Suitzan dago berriz, Zug herrian. Garikoitz cogliatti Garatek erosi du
Berrogehi euro lekukoa eramatea
Berrogei euroren truke, Ziberkorrikaren mapan agertzeaz gain, ziberlekukoaren erosleek ordenagailuaren eskritorioan kokatzeko balio duen Korrika 13ren postal elektronikoa eta Korrika 13k helarazi nahi dien mezua jasoko dute.
Erantzunak kargatzen...