Osakidetzak urrian plazaratu zituen 1.713 postuetan euskara meritu bezala kontutan hartu zela gauza jakina da. Durangora konkretuki, oposaketa hauek gainditu dituzten 8 langile berri etorri behar dira; beraz, euskaraz ez dakiten pertsonak etortzeko arriskua dago. Guzti honegatik, euskalgintzako hainbat taldek abenduan udalari eskatu genion zetozen langileak euskaldunak izan zitezela ziurtatzeko.
Udalari eskatu zaio, ziurtatzeko euskaldunak izatea. Horretarako egin beharreko tramite guztiak eta behar zenarekin hitz egitea eskatzen da. Azkenean ere, mozioa hil honen 27ko plenoan landuko da .
Egun euskarak jasotzen duen zapalketa eta eraso zaparradaren aurrean, durangarrok argi utzi genuen gure gaixotasunak euskaraz azaltzeko eskubidea galtzeko ez geundela prest. Horretarako 1.200 herritar ingururen sinadurak lortu eta euskalgintza guztia ados jartzea lortu genuen abendurako prestatua geneukan mozioa guztion adostasunarekin sartzeko. Azkenean ere jakin dugu hil honen 27ko plenoan gai hau landuko dela, beraz, durangar oro gonbidatu nahi dugu egun horretan Udaletxera joatera. Horretaz gain, Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek, hilabete honetarako hainbat ekintza eta deialdi proposatu ditu eta hauetara Euskal Herri osoko euskaltzaleak gonbidatu nahi zaituztegu:
Beste barik, etorriko zaretelakoan agurtzen gara.
Durangoko Euskal Herrian Euskaraz
Erantzun
Sartu