Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jo també em crec Otamendi

Sustatu
2003-03-13 11:03

El Punt egunkariak eta Vilaweb atariak egin dutena da mezu elektronikoak automatikoki bidaltzen dituen sistema bat jarri sarean. Otamendirekin bat egiten duzula sinatzen baduzuhemen Vilaweb-eko dio Justizia ministeriora, Angel Acebes-engana, iritsiko dela mezu elektronikoa. Acebes Barne ministroa da, Justiziakoa Michavila da, baina berdin dio erroreak. Ministerio batean edo bestean jasoko dutela uste dugu.

Katalanen elkartasunaren adierazgarri bat gehiago da kanpaina hori. Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak aste honetan Kataluniara egindako bisita izan da, neurri batean, elkartasun horren katalizatzailea. Vilaweb atariak atal berezia ireki du bere gunean eta horrez gain, Euskal Herrian bizi diren katalanentzako sezkioa ere baduela gogoratu behar da, Vilaweb Euskal Herria. Vilaweb-eko sortzaile Vicent Partalek ondo ezagutzen ditu operazioan atxilotuetako batzuk, eta bereziki, Pello Zubiria. Gutun hunkigarria utzi du Partalek gune honetan eta jasoa dago jada (katalanez sortu diren beste agiri batzuekin) Aurrera.net gune berriko atal katalanean

Gaur Bartzelonan bazaude, bestalde, zoaz Sant Jaume plazako 20.00etako elkartasun ekitaldira. Plataforma per Egunkaria elkarteak deituta (80 talde batzen diren bertan), Egunkaria endavant lemarekin egin zen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu