Euskarazko hedabideei laguntzak, multimedia alorrekoak barne
Egunkariari legez zegokiona aurkituko duzue EHAA buletin ofizialeko ebazpenean, baita ere gainerako euskarazko hedabideek jasotakoaren diru-banaketa.
Deialdian, atal teknologiko bat ere bazegoen, H multzoa: Multimedia taldeak sendotzeko edota euskarazko komunikabideetan teknologia berrien erabilera sustatzeko egitasmoak, besteak beste, euskaraz diharduten titularrek abtolaturiko lankidetza egitasmoak, on-line argitalpenak, euskarazko komunikabideen ondarea digitalizatzeas, eta antzeko beste egitasmoak.
Lagundutako proiektuen artean, epaileen aginduz eta Goardia Zibilaren indarrez, Egunkariaren zapuztutako egitasmoak ere bai, teknologiaren erabiltzaile euskaldunok ezin baliatu ahal izango ditugunak.
Horra, lagundutako proiektuen zerrenda (ERAKUNDEA, proiektua, laguntzaren kopurua eurotan):
UEU Uztaro aldizkaria on line 700,33
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA INSTITUTUA BAT Soziolinguistika aldizkaria web orrian 1.279,95
XALOA KULTUR ELKARTEA Xaloa telebistaren ondarearen digitalizazioa 7.946,33
BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA kili-kili digitala 499,68
HERRI IRRATIA Arrosa: Irrati ekoizpenerako zentroa Programen bankua - 4.186,30
ELHUYAR FUNDAZIOA Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariainterneten (1991-1994 urteetako eta 2001eko azarotik 2002ko urrira bitarteko aleak digitalizatzea eta on-line jartzea) 6.770,69
JAKIN. Jakin aldizkariaren ondarea internetera (3. fasea) 4.212,94
EGUNKARIA, S.A. Egunkaria.com web gunearen garapena 2002 59.500,00
AEK Aizu! on line 4.303,36
ZABALIK 2000, S.A. On line argitalpen irekia 7.850,81
ZABALIK 2000, S.A. Euskal Herriko Naturguneak CD-ROMaren garapena 7.850,81
BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA Bertsolari aldizkaria on-line 1.735,26
ARGIA - ARGIAren historikoa on-line integraturik (1.fasea) 15.851,51
TOPAGUNEA Erredakzio sistema, telemantendua eta abar 18.425,00
TOPAGUNEA Datu basearen garapena 18.895,00
Ebazpen honek erabaki duena iazko ekainaren 26an agindu baten bidez kaleratutako deialdi hau izan da.
Erantzunak kargatzen...