Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaltel, nos has tocado la fibra

¡EUSKALTEL, nos has tocado la fibra!!

Badator, badator e-deb@goiena! Orain urte bete, lelo hau zabaldu zen bailara osoan. Gatzatarrok pozik geunden; badator kablea! Gainera, gure herria proiektu berri horren aurkezpena egiteko aukeratua izan zen. A zer ohorea! Pozarekin batera, urduritasuna, batez ere, gure herriko alkate eta zinegotziena. Ez zetorkigun lan makala: hainbeste politiko, enpresa-gizon eta, horiek atzetik dakarten jende konpartsa guztiari harrera on bat ematea.

Horrelakoetan gertatzen den moduan, Sorginak taldeko emakumeei ere lantxo bat egokitu zitzaigun: hain zuzen ere, gure espezialitatea den taloak egitea. Elkartu, eta guzti hori prestatzen hasi ginen: irinik onena Amezketako errotakoa; talogile trebeenak goizean goizetik prest; bertako txorixoak; gazta, euskal labelduna; Errioxako ardoa, noski... Amantalgerrikoak ere estreinatu genituen okasiorako; ospakizun horrek, guzti hori eta gehiago merezi zuelakoan geunden -eta.

Inuzente halakoak! Gatzatar gizajoak! Ondo baino hobeto sakatu digute! Zuntz optikoa garestiegia da zuena bezalako herri txiki batean jartzeko. Talo ederrak egiten dituzue, jarraitu horrelaxe! Ulertuko duzuen moduan errentagarritasunak agintzen du gaurko munduan . Hala ere, ez galdu esperantza, etorriko da eguna zuentzako ere. Betiko kontuak eta betiko aurrekontuak. Jakin badakigu, herri eta hizkuntza txikiak erraz baztertzen direla eta, boterea dutenek, horien ahotsak isilarazi nahi izaten dituztela.

Txikiak izan arren, gutxi izan arren, duintasuna osoz bete genuen egin beharra, herri txikietakoak betetzen dakigun bezala. Zer eman hura hartu dio euskal esaera zahar batek. Baina, gure honetan, hartutakoak ez du bueltarik izan.

Horregatik, sorginak garenok lau haizetara esan nahi dugu:

!EUSKALTEL no nos toques la fibra! Sorginak emakume taldea

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu