ARGIAko kolaboratzaile eta adiskideek Pello Zubiriaren omenez ekitaldi bat antolatu dute. Txistua, musika, poesia, dantza... izango dira eta eszena gainean hainbat adiskide.
Ostiral honetan (martxoak 14) Donostiako Lugaritz Kultur Etxean (Antigua auzoa) arratsaldeko 20:00etan egingo da ekitaldia. Saioa ARGIA ko kolaboratzaile eta adiskideek eskaintzen diote kartzelan dagoen Pello Zubiria ARGIAko zuzendariaren albokoari. Euskaldunon Egunkariako zuzendaria izan zen Zubiria eta Egunkariaren aferan atxilotu zuten beste bederatzirekin batera. Orain, kartzelan da eta espondilitis ankilopoietikoa gaitza duenez, haren osasun egoera ez da batere ona.
Ekitaldian zehar, txistua, musika, poesia errezitaldia, dantza eta beste hainbat saio izango da eta honakoek parte hartuko dute bertan: Iñaki Mendiguren, Juanma Zaldua, Olatz Korta, Mikel Garikoitz, Jakoba Errekondo, Tere Irastortza, Jabier Agirre, Emilio Lopez Adan, Xabier Otaegi, Piter Ansorena eta Txema Vitoria, Jon Alonso, Arantxa Iturbe, Iñaki Murua, Julen Lekuona eta Haritz Lekuonak.
Sarrerak 5 euro balio du eta Telekutxa, Servikutxa eta Begira.com webgunean eros daitezke.
Erantzun
Sartu