Egunkaria itxita, hurrengo helburua aldizkari bat
Begira bestela zer dioen Alderdi Popularreko webguneak
Hauxe da titularra: PP alderdiak neurriak hartzea eskatuko dio Jaurlaritzari Kili-kili aldizkariarekin gertatu dena ez errepikatzeko.
Iñaki Ortegak galdetuko dio Iztueta eta Azkarateri aldizkari horrek jasotako dirulaguntzen gainean. Eusko Jaurlaritzari kargu hartzen dio finantziatzearren eta baita mezu totalitario eta balore demokratikoen aurkako diren mezuak zabaltzearren.
Zergatia
Webgune honetan esaten dutenez, zergatia da Ertzantza, Garzon Basta Ya eta Aznarren kontra egindako bertso batzuk. Bertsoetan espainolak eta fatxak zirela esaten omen da.
EAEko PPrentzat, edukia xenofoboa da, intolerantea eta hezkuntza baloreen kontrakoa.
Noski, PPkoek esan dutenez, berriz ere errudunak nazionalistak dira, horrelako aldizkariak diruz laguntzeagatik.
Berri hau martxoaren 5ean argitaratu zuten PPren webgune elebakarrean.
Erantzunak kargatzen...