Egunkariaren alde autoinkulpazio ekimena
Egunkariko langileen eta Kontseiluaren deialdiari jarraikiz, Desobedientzia zibila lantzen dugun ABK, Demo, Desobedientzialariak eta Zuzen ekintza taldeak elkartu eta, ostegunean bertan burutu daitezken ekintzez gain, Autoinkulpazio ekimen bat bultzatzen hasi gara.
Elkartasun praktikoa
Ekimen honekin egunkariarekin elkartasun praktikoa adierazteaz gain, egunkariaren kontra eramaten ari den prozesuan parte izateko aukera zabaldu nahi dugu. Autoinkulpazio agiri sinatuak, beste eragile batzurekin adostutako data batean, epaitegietan utziko ditugu.
Lagundu Autoinkulpazio agiriak zabaltzen. Ostegunean sindikatuek deituriko kontzentrazioetan banatu eta bilduko ditugu. Baina ekimena ez da ostegunean bukatuko. Autoinkulpazio mordo bat lortzen dugunean, epaitegietan utziko ditugu ekitaldi publiko batean.
Autoinkulpazio agiriak helbide honetatik hartu
(adjuntaturik ere bidaltzen dizkizuegu)
Erantzunak kargatzen...