Gipuzkoako Buletinean ENZN dirulaguntzen deialdia agertu da. Deialdi honen xedea da urte honetan kultur alorreko informazioa eta edukiak euskaraz informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako xedatutako diru laguntzak jasotzeko baldintzak lehiaketa irekiaren bidez arautzea.
Diru laguntza hauen xedea da euskarako kultur edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren teknologia berrien erabileran oinarritutako proiektuak garatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruan proiekturik sustatu eta egiten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.
Aipatutako proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira:
- a) Elkarte eskatzaileen edukietatik abiaturik, webguneak sortu, eguneratu edo hobetzeko proiektuak egitea.
- b) Komunitate lokalei loturiko proiektuak sortu edo garatzea sarean.
- c) Interneteko edukiak lokalizatu (l10n) edo internazio-nalizatzea (i18n), baldin deialdi honen jarduera esparruan interesgarriak izan badaitezke.
- d) Informazio teknologia berrien inguruan populazio euskaldunari begira euskaraz emandako prestakuntza proiektuak egitea.
Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- a) Proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira gutxienik.
- b) Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.
Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek agiri hauek bidali behar dituzte Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentura:
- a) Deialdi hau arautzen duen foru dekretuko 4.1 artikuluan xedatutako agiri guztiak.
- b) Edukien barruan Jabetza Intelektualaren Legeari lotutakorik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horiek erreproduzitzeko baimenaren jabe dela argi egiaztatzen duen frogagiria.
Eskaerak aurkezteko epea izango da diru laguntza hauen deialdian xedatutakoa.
Balorazioa eta diru laguntza ematea.
Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko alderdi hauek guztiak baloratuko dira:
- a) Elkarte eskatzaileak bere baitan sortutako informazio eta edukiak edonoren esku jartzeko ahalegina; 40 puntu bitarte.
- b) Orain arte sarean euskaraz trataera egokirik izan ez duten alor edo gaietan saiatzea; 20 puntu bitarte.
- c) Baliabide teknologikoen ahalmenak taxuz erabiltzeko egindako ahalegina; 15 puntu bitarte.
- d) Proiektuaren edukiak etengabe eguneraturik izango direla ziurtatzeko jarritako bitarteko egokiak; 15 puntu bitarte.
- e) Forma edo diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza; 10 puntu bitarte.
Epaimahaiaren proposamenean jaso ahal izango dira, bakar-bakarrik, aurreko irizpideen arabera 70 puntu edo gehiagoko balorazioa lortzen duten proiektuak.
Epea. 2003ko apirilaren 25a
Argibideak: Begona Larrañaga. Tel: 943.483.515 blarranaga@kultura.gipuzkoa.net eta Gotzon Egia. Tel: 943.482.370 gegia@kultura.gipuzkoa.net
Erantzun
Sartu