Munduan berrogei milioi pertsona daude HIESak jota. Horietatik %55, emakumeak. Baina emakumeak dira, halaber, HIESaren inguruan dabiltzan pertsona asko: amak, alabak, ahizpak edo arrebak Arantxa Iturbek horietako seiren nortasunak zirriborratu ditu Emakunde aldizkarian.
Gauza interesgarri asko dakar Emakunde aldizkariak martxoari dagokion alean. Baina batek eman dit atentzioa. Arantxa Iturbe idazleak idatzi duen dossierra.
Sei emakume aukeratu ditu. Sei historia. Denak nola edo hala HIESarekin, gure aldiko gaixotasun madarikatuarekin, lotuak. Bata alarguna, senarra gaitzak eraman zuena; bestea erizaina, Galdakaoko eritetxean; HIESaren kontrako aktibista bat ere sartu du, soziologoa bera; 34 urteko boluntario bat; zirujau bat, doktore tesia HIESaren inguruan egin zuena; eta psikologo bat, lan egiten duena prostituzioan dabiltzan emakumeekin.
Denek hitz egiten dute gartsuki HIESaren inguruan eta kezkatuta daude, oso, azken aldiko gertakizunekin. Izan ere, medikuntzak bihurtu duenetik HIESa gaixotasun kroniko, jende askok alde batera utzi ditu prebentzio neurriak sexua egiterakoan.
Erantzun
Sartu