Del Olmok Euskaldunon Egunkaria sei hilabeterako ixtea erabaki du
2003-03-10 16:03
Hasiera batean itxita geratzea sei hilabetekoa izango den arren, tarte luzeagoa ere izan daiteke.
Ebazpenak ate hori zabalik uzten du. Egunkaria itxita geratzea da bat eta bestea atxilotuen egoera. Barruan daudenak barruan jarrituko dute. Gogoratu sei lagun daudela espetxean Txema Auzmendi, Xabier Alegria, Iñaki Uria, Xavier Oleaga, Joan Mari Torrealdai eta Pello Zubiria. Azken hau Soto del Realeko espetxeko eritegian dago, duen gaixotasun larria dela-eta. Abokatuen eskaerak, beraz, ez dute aurrera egin.
Erantzunak kargatzen...