Aznarismoa: Terrorismoaren apologia.
Nola azaldu ETAren aurka geunden milaka euskaldunek orain hainbat gauza eskertu behar izatea elkarte hiltzaile horri?
Ez zuten kalkulatuko, ez, indar golpistek euren "20-F" partikularra antolatzea erabaki zutenean ETAren apologia borobila izan zitekeenik. Nola azaldu bestela ETAren aurka geunden milaka euskaldun orain hainbat gauza eskertu behar izatea elkarte hiltzaile horri?
Hala da, sasi-epaile jakitun batek irakatsi berri digulako ETAk berak fundatu egin zuela gure Euskaldunon Egunkaria kuttuna. Eta orduan, hamahiru urte hauetan zehar disfrutatu ditugun hainbat euskaltzalek "omen" egindako gauza horiek guztiak, ETAk inspiratutakoak izan dira. Eta ondorioz, ETAri eskertu behar izango diot nik, esate baterako, "Zintzarria" Zugarramurdiko jaialdi gogoangarri hura. Zenbat gozatu genituen egun horiek! Gurasoak enteratuko zirenean, kriston disgustoa hartuko zuten gixajoak. Eta ETAri eskertu behar izango dizkiot, besteak beste, Koldo Almandozen iganderoko artikuluak, eta Kirmen Uriberen laztanak, eta mendiko gehigarria, eta literatura eztabaidak eta bizkaieraren (barkatu! mendebaleko euskararen) tresnak sarean, eta CD bilduma bikainak, eta "barkatu ama!", eta asteburuetan "Egunkaria"; ohean irakurtzeko momentu horiek, ...
Nire ezagun batek lehengo egunean esan zuen bezala, aznarismoaren tesiak konfirmatuko baziren, "Euskaldunon Egunkaria"; fundatzea ETAk egindako gauza on bakarra dela onartu behar izango genuen.
Bada, nik ETAri eskerrak eman nahi dizkiot aukera eman zidalako Ines Intxaustiren telebista kritikak irakurtzeko.