Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pello Zubiria espetxera

Argia
2003-03-07 19:03

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egunero egiten duen bisita egiteko ospitalean zain zegoela, Malores Etxeberria bere emaztea Pellorekin gurutzatu da ospitaleko korridoreetan. Bistan da agintari judizialen edota ospitaleko arduradunen humanitatea zertan den, trasladoa berdin berdin gauzatu baizitekeen emazteak bisita egin ondoren (egunero egiten du arratsaldeko 5etatik 7etara).

Pello Zubiriak gaitz kroniko eta larria du eta espetxera eramateak oso ondorio larriak izan ditzake berarentzat. Familiak eta bere familiako medikuek behin eta berriro azpimarratu dute hori, baina bistan da ez duela inongo eraginik izan. Familiak berriz luzatzen die bere dei larria euskal instituzio eta giza eskubideez arduratzen diren taldeei eta erakundeei, agintaritza judizialaren aurrean egin beharreko bitartekaritza lanak egin ditzaten Pello Zubiria baldintzapeko askatasunean jar dezaten, atzera ezineko egoera batera iritsi baino lehen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu