Teknologia albisteak

Historialari euskaldunen II. topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Irati Iciar - Udako Euskal Unibertsitatea
2003-03-10 : 09:03

Historialari eskaldunen II. topaketak martxoaren 28an Miramongo Zientziaren Kutxagunean egingo dira "Historiaren irakaskuntza eta baliabide informatiko berriak" izenburupean.

Aldaketa garrantzitsuak datoz hezitzaileen eginkizunean, irakaskuntzan eta ikaskuntzan eta aukera berriak aprobetxatu behar ditugu doazen neurrian. Historiako formazioaren arloan baliabide berriak gaur egun duten eta batez ere etorkizunean izango duten eraginak bultzatu du UEUko Historia sailak bigarren urtez, "Historialari Euskaldunen II. Topaketak" antolatzera Donostian Miramongo Zientziaren Kutxagunean, 2003ko martxoaren 28an.

Egun bateko saioan, -Historiaren irakaskuntza eta baliabide informatiko berriak- izenburupean historiako hezkuntzarako tresna egokiak, eta esperientzia esanguratsuak dituzten azalpenekin gauzatuko da. Horren adibide izan litezke arlo horretan kongresuak dituen hitzaldiak: datu baseak, Giss programa, aldizkari elektronikoak eta besteak.

Topaketa hauek historiaren inguruan diharduten euskaldun guztiei zuzendurik daude: unibertsitate eta institutuko irakasle, historia ikasle eta historiazale guztiei.

Bereziki azpimarratu nahi dugu, bestalde, historiaz arduraturik diharduten historialari euskaldunen topalekua izan nahi duela.

Matrikula irekita dago martxoaren 3tik 21era eta matrikulatzeko bide errazena UEUren webgunetik egitea da.

Erantzun

Sartu