Egunkariaren Krossa martxoaren 16an
2003-03-07 12:03
Euskaldunon Egunkariak urtero antolatzen duen krossaren lehenengo lasterketa izango da hilaren 16an Bilbon, goizeko 11:00etan
Parte hartzeko dorsalak dagoeneko salgai daude honako toki hauetan: Forum (Artea), Forum (Bilbondo), Ibilki, Kalderapeko eta Kafe Antzokia. Aldez aurretik 5 euro eta egunean bertan, berriz, 6.
Korrikalari guztiek Kukuxumusuk propio diseinaturiko elastiko bana jasoko dute.
Antolatzaileek nahi dute Euskaldunon Egunkariaren aurtengo lasterketan inoiz baino korrikalari gehiagok parte hartzea eta, beraz, korrika egitera animatzen gaituzte. 7,5 km besterik ez dira eta ez da derrigorrezkoa egundoko marka egitea.
Erantzunak kargatzen...