Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarabila ipuin erotikoen 8. lehiaketa

Euskarabila - Basauri
2003-03-11 09:03

Euskarabila ipuin erotikoen 8. lehiaketa antolatu da. Horretarako oinarriak eman dira jakitera eta horietan agertzen da ipuinak erotikoak behar dutela izan. Ipuinak bidaltzeko azken eguna apirilaren 25a izango da. Epaimahaian Miren Agur Meabe, Ixiar Rozas eta Julen Gabiria izango dira.

Oinarriak:

Oinarriak:

1.-- Lehiaketa honetan 1987an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte.

2.- Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3.- Lanek ipuin erotikoak izan beharko dute eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira edo ordenagailuz 2500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzera bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.

4.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea, eta lanaren lema) karta itxi batean sartuko dira eta gutun horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. E-postaz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da "ipuina" izenarekin eta egilearen datuak "egilea" izeneko beste fitxategi batean.

5.- Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen gutuna beste gutun handiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da:

EUSKARABILA IPUIN EROTIKOEN 7. LEHIAKETA
Euskarabila Elkartea, 146 p.k.
48970 BASAURI
e-posta: euskarabila@topagunea.com

Honetarako azken eguna 2003ko apirilaren 25a izango da.

6.- Sariak honako hauek izango dira:

Lehenengo saria: 370.00 euro
Bigarren saria: 250.00 euro
Basauriko onenarentzako saria: 190.00 euro

7.- Sari ematea irabazleak bertan direlarik egingo da. Non eta noiz izango den aurrez iragarriko da.

8.- Lan saridunak Euskarabila elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.

9.- Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Miren Agur Meabe, Ixiar Rozas eta Julen Gabiria.

10.- Euskarabila elkarteak oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu