Martxoaren 13an, hezkuntza alorrean egunkariaren alde euskaraz jolasteko proposamena egin nahi dizuegu Gipuzkoako Urtxintxa eskolatik.
Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak martxoaren 13rako Hezkuntza Komunitateari (ikastetxeak, berritzeguneak, sindikatuak, aisialdiko elkarteak, gazte kontseilua,...) proposatu nahi diogun ekimena edota gonbidapenaren berri eman nahi dizuegu:
Alde batetik, ekimen honen berri izan dezazuen, eta, bestetik, honen berri zabal dezazuen (bai sare publikoan zein pribatuan).
Urtxintxa Aisialdi Hezitzaileen Eskolatik Martxoaren 13an Egunkariaren aldeko jolas saio berezia egitera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako oso ezagunak diren bost jolas moldatu ditugu Egunkaria erabiliz jolasteko. Jolas hauekin (edo zuek moldatutako beste antzeko batzuekin) zuen ikastetxean, aisialdi taldean edo kalean ordu beteko jolas saioa antola dezakezue. Jolasak ikusteko egin klik hemen.
Egunkariak mota guztietako elkartasuna behar du. Urtxintxatik proposatutako saioren bat egiten baduzue, idatz iezaguzue. Garrantzitsua da zuen berri jakitea eta zabaltzea. Honetaz gainera, saio horren argazkiak, bururatzen zaizkizuen jolas berriak edo iradokizunak ere eskertuko dira. Helbidea: jolasak@urtxintxa.org
Erantzun
Sartu