Del Olmorekin deklaratzen Egunkaria SLko ordezkariak
Letratu bat izan bezain laster batu ditu Egunkaria Sortzeneko bi arduradun Del Olmo epaileak. Jose Mari Elosua izango da letratua. Elosua Egunkaria Sortzenekin lotura izateagatik izango duten abokatua da.
Egunkariaren egoera juridikoa argitzeko eguna izan daiteke, beraz, gaurkoa. Une honetan epaitegian dira Del Olmoren aurrean.
Jaurlaritzaren laguntzak
Jaurlaritzara auto bat bidali du Del Olmo epaileak eta Jaurlaritzatik Egunkariari emandako diruak ditu hizpide dokumentu horrek. Jaurlaritzak iritzirik ez oraindik. Del Olmok dirulaguntzarik ez emateko esaten omen du auto horretan, baina Jaurlaritzak ez du ezer baieztatu. Jakin dakiguna da Kultura Sailak jaso duela auzitegi nazionaletik datorren autoa eta bitan banatzen da egin beharrekoa:
- Dirulaguntzak blokeatu.
- Informazioa bidali auzitegira.
Egunkariarendako esleituta dauden dirulaguntzen %15 falta da emateko, baina kontu horiek blokeatuta omen daude. Buletin ofizialean argitara emanda dago dena eta hor aldetik garden jokatu ei da.
La Razon egunkaria oinarri
Ikerketaren oinarria La Razon egunkariak emandako informazioa da. otsailaren 21ean kaleratu zuenez, 1994tik emandako dirutza handia da. Beste informazio batek zioen egunkaria zela zuritzeko lekua... La Razonen albisteak.
Erantzunak kargatzen...