Hiri musikak: teknologia berriak eta musikari buruzko jardunaldia
Jardunaldi honen antolakuntzan Donostia Kultura (Altza eta Casares Kultur Etxeak), Edonostia.net-Larratxo Teknologia Berrien Zentrua eta Buenawista Prolleckzioms Musika Elkarteak hartu dute parte.
Elementu nagusia musika izanik, arte-produktu ezberdinak bilduko dituen eta informazio eta komunikazio teknologien erabilera ahalbidetuko duen sorkuntza eremuen ikuspegi zabalagoa duen espezializazio proiektu bat eraman nahi dugu aurrera.
Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara, soinua sortzeko tailerra izango da, eskarmentu handiko bi irakasleren eskutik, Alejandra eta Aeron. Titulua esanguratsua da: Do it yourself. Tailerra Edonostia.net-Larratxok Altza Kultur Etxean (Larratxo pas. 55) dituen instalazioetan egingo da. Komeni da, aldez aurretik, doako erreserba egitea 943 404759 telefono zenbakian.
Arratsaldean, berriz, kontzertu hauek egingo dira kalean:
-Do (Bera): Larratxoko Josu Artetxe plazan. 16:30.
-El Corsal Desastre + DJ Amsia (Málaga / Azkoitia): Bertsolari Txirrita pasealekuan, 25. 17:30.
-Xabier Erkizia (Bera): San Martzial plazan. 18:30.
19:30etatik aurrera, Edonostia.net-Larratxoren instalazioetan, Anchortronic kolektiboaren ikus-musika esperimentalaren bideo-emanaldia eskainiko da. Austriako Linz hirian dagoen talde honetako kideek bideo-konferentzia bidez aurkeztuko dute beren lana.
Beranduago, beste hiru kontzertu egingo dira Altza Kultur Etxean. Sarrera 5 eurotakoa izango da eta honako artista hauek hartuko dute parte:
-Alejandra + Aeron (Logroño / AEB): 22:00.
-Ilios (Grezia): 23:00.
-Mark Cunnigham +Jakob Draminsky (AEB / Danimarka): 24:00.
Erantzunak kargatzen...