Teknologia albisteak

Egunkariako atxilotuen lanak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-03-04 : 11:03

Euskal Idazleen Elkarteak Torrealdai, Ugalde eta Uriaren biografiak hainbat hizkuntzatan sarean zabaltzea proposatu du. Susa Argitaletxeak ere jarri du sarean lanik. Iñaki Uriarena izan da sarean irakur dezakegun azkena.

Idazleen elkartea

Idazleen elkartea

Martin Ugalde, Joan Mari Torrealdai eta Iñaki Uriaren biografiak eta bibliografiak hainbat hizkuntzatara itzulita sarean zabaltzea proposatu du Euskal Idazleen Elkarteak, beste hainbat proposamenekin batera.Horien artean dira gai politikoetatik kanpo eztabaida foro bat zabaltzea, edota, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariari bilera eskatzea; baita Euskal Herritik kanpo gertatua zabaltzea, eta horretarako idazleen parlamentu bat osatu eta Euskal Herrira ekartzea ere, orain hilabete batzuk Palestinan egin zen bezala. Idazleak ez dira atzean geratu Egunkaria itxi eta gero eta gaineratu dute Egunkariak beti egin diela leku berezia idazleei, horrela iritzi askatasuna bermatuz.

Susa-literatura

Itzulpenak ez, baina atxilotuetako baten lanak online jarri ditu Susak. Horrela diote Susako gunean: Iñaki Uriak ez du ipuin libururik argitara eman izan. Argitalpen honetan duzu hala ere bere narrazioen bilduma: Limosnatxo bat besamotzarentzat 1983an agertu zuen Urte guztiak dira diferente liburuan, eta gainerako bostak Xaguxarra eta Susa aldizkarietan plazaratu ziren 1980 eta 1983 bitartean, duela hogei urte. Izan daitezela ipuinok irakurketaren plazerrerako, eta aldi berean egunotako bidegabekerien eta injustizien aurrean gure haserre adierazpena. Besarkada handi bat!

Erantzun

Sartu