Teknologia albisteak

National Geographic: 112 urte, CDtan gordeta

Erabiltzailearen aurpegia
Dick Turpin
2003-03-04 : 09:03

National Geographic elkarteak eskaintza paregabea egin berri du zientzia eta izadia maite dutenentzat: salgai jarri ditu CD formatuan 112 urtean zehar argitaratu dituen aldizkari guztiak.

Hogeita hamabi CD-Rometan National Geographic elkarteak eskaintzen ditu 1.285 aldizkari, 1888. urtean sortu zenetik 2000ra bitartean argitaratutako guztiak. Bilduma honek biltzen ditu 9.500 artikulutik gora eta 185.000 argazki baino gehiago, denak goi mailakoak. Guztia 59,95 dolarrean.

Topics Enterteainment enpresak digitalizatu ditu ale guztiak. MacHome aldizkariak, berriz, Mac ordenagailu batean probatu du, bat ere arazorik gabe. Oraingoz Windows eta Macintosh sistema eragileetan erabil daiteke bakarrik. Hasieran artxibo bat instalatu behar da, eta programa abiatzeko beti eskatuko digu disko bat. Erabilerraza omen, baina lagungarri gisa, film labur bat eskaintzen du QuickTime formatuan, nola erabili ikasteko.

Bi akats ikusten zaizkio bilduma honi. Lehena da hasierako aldizkarien testua ez dela hain argi agertzen, eta batzuetan zail egiten da irakurtzea. Eta bigarrena: ez du uzten kopiatzerik ez testua ez eta argazkiak ere.

Dena dela, ikasi nahi duenak zientziak eta ekologiak nola aldatu diren azken 112 urteotan, bilduma paregabea du hau. Hori bai, ingelesa jakin behar.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago