Sustatu logoa Teknologia albisteak

KBabel Euskaraz proiektua burutua

Dooteo - www.euskalgnu.org
2003-03-05 13:03

Joan den astean KBabel Euskaraz proiektua amaitu genuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu genion, eskeinitako dirulaguntzari esker aurrera eramanez.

KBabel programa KDE idazmahaikoa da, eta softwarearen itzulpengintzara bideratutako tresna da. Horrela, programen euskaraketa bultzatzea nahi duen orok KBabel euskaraz erabiltzeko aukera dauka.

KDE Euskaraz proiektupean bi atal nagusi daude:

  • KBabel 1.1 programaren euskaraketa.
  • Dokumentazioa. Bai GNU/Linux bai KBabel-i buruzko aurkezpen gidak eta tutoretzak sortu dira.
  • Proiektu hau bi baimenetan zabaltzen da: KBabel programa GPL baimenpean zabaltzen da, eta dagokion euskarazko PO eta MO fitxategiak ere baimen horretan zabaldu ditugu; KBabel Euskaraz proiektuan sortutako tutoretzak eta aurkezpen gidak GFDL baimenpean zabaltzen dira. Hori dela eta, bai programa bai euskarazko dokumentazioa askeak dira.

    Zehaztasun gehiagorako, programa jeisteko edo eta dokumentazioa eskuratzeko ikus ondorengo web orrialdea:

    http://www.euskalgnu.org/azpihtmleu/proiektuak/Kbabel/index.html

    Besterik gabe, proiektu hau erabili eta zabalduko duzutelakoan, ongi izan,

    Dooteo

    KBabel Euskaraz proiektuko arduraduna


    Erantzunak kargatzen...

    Jarraitu gaitzazu