Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hitzaldi-eztabaida: Une bat Egunkariaren alde

Sustatu - Sustatu
2003-03-03 12:03

Ondorengoa da idatzian azaldu dutena:

  1. Itxiera adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan dela, 13 urtetan menpekotasunik gabeko kazeta dela erakutsi du Egunkariak eta askotariko gizarte-sektoreak barneratu ditu.
  2. Euskararen aurkako eraso larria izan dela, munduan euskaraz argitaratzen den kazeta bakarra dela kontuan izanik; itxierak hizkuntza horren plazaratzea mugatu du.
  3. Irakurleon eskubide eta askatasunen aurkako erasoa dela, Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko batek aurreikusten dituen gutxieneko bermeak urratu dira.

Horregatik guztiagatik, elkartasuna azaltzen diegu atxilotuta jarraitzen duten Egunkariko langileei eta diru-iturririk gabe geratu diren kazetariei.

Hitzaldi-eztabaida

Leioako ikasgela Nagusian izango da Martxoaren 4an, goizeko 11:00etan. Mariano Ferrer, Julio Ibarra eta Martxelo Otamendi izango dira. El Correoko zuzendariren bat ere egotekoa ei da. Ez dugu jakin oraingoz izenik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu