Teknologia albisteak
1

"Berbeta berua" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Badihardugu - Badihardugu Deba Ibarreko euskera alkartia
2003-03-04 : 17:03

Badihardugu Deba Ibarreko euskera alkartiak "Berbeta berua" liburua aurkeztuko du. Liburu honetan ibar guztiko "argota" jaso da. Montar un pollo, privar, estar al loro, tio bueno, gilipollas... esan daitezke euskaraz, bai horixe!

Badihardugu Euskara Alkartiak poliki bada ere badabil bere helburuak betetzen: herri hizkerak aztertu eta bultzatu. 2001ean Deba Ibarretik euskararen herrira kaleratu zuen eta 2003an Berbeta Berua, hau guztiau, Deba Ibarreko udal guztien diru laguntzaz.

Liburua bitan zatitu dugu, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara; lehenengoak zazpi atal ditu: despektiboak; haserrearen adierazleak; ezaugarri fisikoak; jana eta edana, taberna girokoak; amodioa eta sexua; bestelakoak. Eta bigarrenak bakarra eta alfabetoaren hurrenkeran antolatuta. Liburuak hiztegi forma duen arren, ez da hiztegia, kalean eta lagun artean erabili diren eta erabili beharko liratekeen hitz bilduma da.

Euskara erabiltzen dugunean lagun artean edo kalean gure jardunari gatza eta berakatza emateko gaztelerara jotzen dugu, eta makina bat aldiz entzuten ditugu horrelakoak: Hori tipuori da plastia; al loro ibili badatoz-eta; portalian lehengo kalentoia euki giñuan; ederra bronkia montau zotsan.

Ez du ez formula magikorik eskaintzen liburuak, baina bai argitu euskarak balio duela montar un pollo, privar, estar al loro, tio bueno, gilipollas edo tankera horretako gauzak esateko. Bidea ekinez egin behar dugu denon artean eta liburuxka hau bizigarri txiki bat besterik ez da.

Egileak

Egilea Alberto Telleria da eta laguntzaileak Juan Martin Elexpuru eta Miren Nekane San Miguel. Marrazkilaria Roberto Landa "Mundina".

Aurkezpena

Aurkezpena 2003ko martxoaren 5a izango da, Eibarko Portaleko kultura etxeko areto nagusian, arratsaldeko 7etan

Aurkezpena antzerki taldeak lagundurik

Aurkezpenean Doike/Kili-kolo antzerki taldeak liburuan agertzen diren espresioekin esketxak eskainiko ditu.

Denok zaudete gonbidatuta

Erantzunak

Arantxa
2003-03-04 : 19:08

> Ez du ez formula magikorik eskaintzen liburuak, baina bai argitu euskarak balio duela montar un pollo, privar, estar al loro, tio bueno, gilipollas edo tankera horretako gauzak esateko.



Eta zer esapide proposatzen ditu liburuak formula horiek esateko? Aipatu dituzunez, aurrera zenitzake, ezta?

Erantzun

Sartu