Teknologia albisteak
1

Bista eginagatik erantzunik ez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-02-28 : 16:02

Euskaldunon Egunkariaren abokatueak ez dute jakin Del Olmo epaileak zer aterako duen aurrera. Erabakia hartzen ere denbora tarte bat hartuko du. Aukeren artean Egunkaria 5 urterako.

Iñigo Iruin eta Enekoitz Etxeberria izan dira epailearen aurrean. Laburtuz, esan dietena zera izan da: 129 artikulua jartzea salbuespen egoeran bakarrik egin daitekeela eta ezer zehatzik ez duenez, neurri hori atzera botatzeko eskatu dute.

Zaila izango da, hala ere, eta jokatzen ari den modua ikusita are gehiago, abokatuei kasu zipitzik ere egitea.

Defentsako abokatuez gain, Soto del Real espetxetik eramandako Joan Mari Torrealdai Euskaltzaindiko urgazlea ere egon da Del Olmorekin.

Txema Auzmendik ere egin beharko ditu adierazpenak epailearen aurrean nahiz eta konfiantzazko abokatua izango duen ondoan. Gaur egiteko susmoa zegoen, baina ezin izan dugu jakin noiz izango den.

Albiste “onik” ere badugu. Pello Zubiria Zaintza Bereziko Unitatetik atera dute eta Iñaki Esnaola abokatuarekin ere egon ahal izan da. Abokatuak helegitea aurkeztu du espetxerako argudiorik eza aldarrikatuz. Behin behineko askatasuna eskatuko du Esnaolak. Gainera, abokatuak argudiatu duenez, dagoen egoeran ez dago arriskurik inora ospa egiteko.

Erantzunak

Sustatu
2003-02-28 : 17:36

Euskaltzaindia eta Torrealdai aipatzen dira testuan eta horren haritik, esan behar da "Euskara terrorismoarekin nahastea" onartu ezin den gaia dela iritzi diola Euskaltzaindiak gaur Hernanin eginiko batzarrean.



Gogoratu dute, bestalde, Torrealdai euskaltzaina dela eta makina bat lan egin duela euskara eta euskal kulturaren alde. Jasaten ari denagatik kezka azaldu dute euskaltzainek.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago