Sustatu logoa Teknologia albisteak

AEK jarriko dute jomugan berriz?

Sustatu - Sustatu
2003-02-28 12:02

AEK-ko fondoen desbideratzea ikertzen ari dira. Ikerketa judizial batek dioenez, ustez fondoak desbideratu dira ETAk militanteei. Bai iheslari direnei bai detenituta daudenei. Berriro ere egoera errepikatuko da?

(Azken ordua 12:40) AEK-k gezurtatu egin du eta baita Sustatura ohar bat bidali ere.

Ihes eginda eta detenituta dauden ETAko kideei dirua bidaltzea omen da kontua Terrako berri honetan agertzen denez.

Berrian, berriz ere nahasten dira Euskal askapenerako nazio mugimendua (ENAM) eta sindikalismoa, kultura... Esaten da baita ere berri horretan, noski "al parecer" gehittuta fondoak desbideratzen direla AEK-ko hainbat bulegotatik.

Jarraitzen du esaten eta bide batez, askotxotan gertatzen ari den moduan Euskadiko haziendak ikerketa rutinarioak bakarrik egin dituela. Badakizue, berriz ere dena nahasian.

Ez dakigu, beraz, hainbestetan irakurtzen den berri horietako bat den edo honek zer esan nahi duen. AEK jarriko al dute berriz ere jo mugan? Oraindik ez ditugula denak ikusi esan dute hainbat iritzik...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu