Teknologia albisteak
1

Pello Zubiria bisita jasotzear da

Erabiltzailearen aurpegia
Editorea - Goiena
2003-02-27 : 15:02

Nahiz eta Juan del Olmo epaileak bart Pelloren gaineko inkomunikazio agindua bertan behera utzi, Malores Etxeberriak oraindik ezin izan du bere senarra bisitatu. Izan ere, Audientzia Nazionalean Etxeberriari oztopo ugari jarri dizkiote, eta hiru ordu behar izan ditu baimen bat jasotzeko. Etxeberria eta Pelloren bi lankide Gregorio Marañon ospitalean daude bisita egiteko baimena noiz jasoko.

(Azken ordua 16:12) Pneumoniak jota dago Pello. Bere emaztea berarekin egon da bost minutuz eta atxiloketaz ez dute berbarik egin. Egunean 10 mintu miserablez bakarrik egon daiteke senarrarekin.

Martxelo Otamendik esan du nola saiatuko den Tortura egon dela demostratzen. Acebes jaunari erantzunez esan du "Torturak ez dira egiten kale gorrian, baina hala ere, ez dut deskantsatuko tortura horiek egon direla erakutsi arte".

Gogoratu Pello Zubiriak astebete daramala inolako bisitarik jaso gabe, eta ospitalean dela Audientzia Nazionalean galdeketak jasan ostean. Ildo honetan, bere lankide batzuk tortura jasan zutela salatu dute, eta Inma Gomilak berak Pello nola torturatzen zuten entzun ahal izan zuen. Informazio gehiago

Del Olmo epaileak berak bihar jakinaraziko du "Egunkaria" ixteko behin-betiko agindua emango duenentz.

Bestalde, Iturgaitzek dio EAEko Gobernuak ETAri borondatez zerga iraultzailea ordaintzen diola, lehen "Egunkaria"n eta orain "Egunero"n jarritako iragarkien bidez.

Erantzunak

maria
2003-02-27 : 16:16

ARGIAko webgunean irakurri dudanez, pneumonia du Pello Zubiriak, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago. Sendagileak emazteari esan dionez, oso larri egon da, orain arriskutik kanpo badago ere. Arratsaldeko 19:00etan berriro senarra ikusteko aukera izango du Malores Etxebarriak. Pelloren baldintzapeko askatasuna lortzeko ahalegin guztiak egiten ari da familia.


Erantzun

Sartu