Soziolinguistika Aplikatuan Ikastaroa
SEI elkarteak Soziolinguistika Aplikatuan Ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburu nagusia euskararen aldeko ekimenetan zein soziolinguistika gaietan ari diren guztiei azken urteotan egin diren ikerketak, jaso diren datuak eta garatu diren planak hurbiletik ezagutzeko aukera ematea da. Beti ere, ikuspegi praktiko batetik, eta arloko eragileek elkar ezagutzea eta informazioa trukatzea bultzatuz.
Ikastaroa Tolosan izango da, larunbat goizetan, martxotik maiatzera eta Hiznet ikastaroarekin eta UEUko Soziolinguistika sailarekin elkarlanean antolatu da, Tolosako Udalaren laguntzaz.
Matrikula epea zabalik dago jada (martxoaren 14ra arte)
Egitaraua, helburuak, prezioak eta gainerako informazioa Sei-ren webgunean duzue: www.sortu.org Zalantzarik izanez gero, bulegora deitu: 943.59.25.56
Erantzunak kargatzen...