Jardunaldiak: kazetaritza espezializatua erronka berrien aurrean
"Kazetaritza espezializatuaren erronka berriak" izeneko hitzaldi sorta honen bidez, kazetari-lanaren eguneroko jarduna ikasgeletara eraman nahi da, teoria eta praktika txanpon bereko bi aldeak direla ulertuta. Horretarako, aski ezagunak diren profesionalen testigantzaz baliatuko dira jardunaldiak. Hizlarien artean Julio Ibarra, Unai Elorriaga, Hasier Etxeberria, Ana Urkiza eta egongo dira beste bi profesinal ere: Xabier Oleaga eta Pello Zubiria, ordurako kalean egongo direla espero eta nahi dugu-eta.
Hitzaldi guztiak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Gradu aretoan izango dira, goizeko 9:00etatik aurrera, azkena izan ezik. Maiatzaren 19koa 10:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da.
Egitaraua
- MARTXOAREN 14an: Albistegietako edizioa Julio Ibarra, ETBko kazetaria
- MARTXOAREN 28an: Literatura prentsan Unai Elorriaga, idazlea
- APIRILAREN 11n: Elkarrizketa, arte-lana Hasier Etxeberria, ETBko kazetaria eta idazlea
- MAIATZAREN 9an: Argia, euskal prentsaren dekanoa Pello Zubiria, kazetaria
- MAIATZAREN 19an: Mahai-ingurua: Komunikazio kabineteen lana gizartegintzan Xabier Oleaga, Partaide-ko komunikazio arduraduna eta Ana Urkiza, EIEko Idazkari Kudeatzailea
Antolatzailea: EHUko Kazetaritza Saila
Babesleak: Euskal Idazleen Elkartea eta EHUko Bizkaiko Errektoreordetza
Erantzunak kargatzen...