Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalerria.org-ren webgunea sarean dago

Sustatu - Sustatu
2003-02-26 19:02

Bisitari agurgarria:

Honezkero jakingo duzunez, Euskaldunon Egunkariak miaketa bat izan du bere egoitzan eta itxi egin dute. Gure lantegia ere miatu duten arren ez dute itxi, baina web zerbitzari nagusia, gure web gunea orain arte zerbitzatu duena, eraman egin digute.

Une honetan, gure eskuetan ez dauden arrazoi hauengatik, web guneko edukiak ezin dira ikusi Internetetik. Alabaina, ahalegin guztiak egiten ari gara lehenbailehen arazoari konponbidea jartzeko. Espero dugu beranduenik bihar berriro ere zerbitzua normalduta edukitzea. Ezbehar hau inolako errurik gabe nozitzen ari zaretenoi, erakusten ari zareten eroapenagatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Nahi izanez gero POP posta(Outlook,Eudora...bezalako programen bidez) erabil dezakezue zuen posta kontsultatzeko.Ez badakizu POP posta konfiguratzen egin klik hemen.

Plazagunea, S.L.

Lotura zenbati webgunean

Beste lotura batzuk ere ematen ditu lehen euskal e-posta zerbitzuak: jalgi.com-ena Egunkaria.com-ena nahiz eta Eguneroren webgunera bidali, Entziklopedia.com eta baita Elkarlanean fundazioarena ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu