Teknologia albisteak

Egunkariaren kolaboratzaile izandakoei bilkura deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-02-26 : 11:02

EGUNKARIAk bere kolaboratzaile izan diren guztiak bildu nahi ditu bihar, osteguna, otsailak 27, 12:00etan, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean.

Idazleak, politikariak, marrazkilariak, euskararen aldeko elkarteetako kideak, bertsolariak, pilotari ohiak, unibertsitateko irakasleak, kazetariak, argazkilariak, ekonomistak... Denetarik: ezagunak eta ezeza- gunak, zaharrak eta gazteak, gizonak eta emakumeak, eskuinekoak eta ezkerrekoak, graziosoak eta serioak, fin-finak eta beren lanak azken orduan entregatzen zituztenak, musutruk lan egiten zutenak... Sorreratik, mota guztietako kolaboratzaileak izan ditu Euskaldunon Egunkariak, kolore anitzekoak. Hamabi urtean Euskal Herriko politikako, gizarteko, ekonomiako, kiroletako, kulturako... izenak eta izenak ekarri ditu bere orrietara. Batzuei lehen plaza eskaini die euskaraz idazteko.

Eta, orain, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren, atxiloketen eta espetxeratzeen aurrean, Egunkariak hamabi urteotan bertatik pasatu diren kolaboratzaileak bildu nahi ditu ekitaldi publiko batean, bihar, 12:00-etan, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parke- an.

Dagoeneko hainbat kolaboratzailerekin harremanetan jarri dira, baina ezinezkoa da hamabi urteotan beren apurra eskaini duten guztiekin harremanetan jartzea eta, beraz, oraindik Euskaldunon Egunkariaren deia jaso ez dutenei orrialde honen bidez gonbitea egin nahi zaie bihar eguerdian Andoainera azaltzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago