Teknologia albisteak

EgunkariaBai posta zerrenda sortua da

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Etxenike
2003-02-24 : 15:02

Azken egun hauetan, lan galanta egin dugu euskal internautak. Hainbat orri egoera honen berri eman dugu eta lan zoragarria egin da. Hain zuzen ere webgune honetan.

Baina onartu beharra dago, bakoitzak bere aldetik ibili garela eta era xamar kaotiko batean.

Eraso honek ekarritako txikizioa erabat handia da. Horregatik otu zait posta zerrenda bat sortzea gure artean egiten ari garena koordinatzeko.

Zerrenda hau da:
egunkariabai@yahoogroups.com

Posta zerrenda hau pittin bat kutrea da zeren eta Yahooren publizitatea hartu behar da, eta webaren bitartez kudeatzeko batek alta eman behar du Yahoon bere logina sortuz.
Baina zoritxarrez ez zait okurritzen beste nonbait sartzea momentuz.

Beraz hor apuntatu gaitezke eta gero denok beste zerrendara pasa. Oso erraza baita.

Zerrenda hau, internet bidezko ekintzak antolatzeko eta koordinatzeko izango litzateke. Baita webgune euskaldunetan dihardutenei laguntza emateko.

Eta bertan parte hartzeko hau da egin behar dena:
Bidali mezu huts bat egunkariabai-subscribe@yahoogroups.com helbidera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago