Bi ordu eta erdiko atzerapena Egunkariako atxilotuen auzian
Guztiz inkomunikatuta, izan ere atxilotuek ezin izan dute konfidantzako defentsa abokatuarekin harremanik izan. Deklarazioa hartzean ere ezin izan dute bertan egon.
Familiartekoak eta bertaratuko lankideak gero eta urrunago bidali dituzte, Castellana pasealekurain, hain zuzen. Taldean geldi egoteko debekua jarri diote gertutik jarraitzen dieten poliziek.
Bestalde, errespetua eskatu du Lekuona zuzendari ordeak. Dei berezia egin die Estatuko kazetari guztiei lana ofizioak eskatzen duen moduan egiteko.
Martxelo Otamendi, Egunakariako zuzendariaren arrebak esan duenez, animoak badaude, beharrez egon ere. Orain behar dena da hamar euskaltzaleak gurekin Euskal Herriratzea eta Egunkaria lehen zegoen egoerara ekartzea. Ez digute audientzia nazionalera hurbiltzen ere uzten. Karnetak kentzen ari dira eta poliziek diotenez, gure seguritaterako bidaltzen gaituzte urrun, gainera.
Erantzunak kargatzen...