Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko e-posta zerbitzurik ba ote?

Mendotz
2003-02-24 13:02

Egunkaria itxi digute, baina zer da Plazaguneaz? "euskalerria.org" zerbitzua berriz martxan jartzeko aurreikuspenik ba al dago? Euskaldun pila bat e-posta gabe gelditu garen hontan, ba al dugu euskaldunok dohako beste kontu bat euskaraz zabaltzerik sarean?

Poztuko nintzateke bene-benetan galdera hauen inguruko erantzun positiboak jasoko banituzke.

ATXILOTUAK ASKATU!!
EGUNKARIA AURRERA, BAI EUSKARARI!!!

Ahaztu aurretik, Plazaguneko zerbitzaria eraman dute, beraz, gure e-posta danak irakurri ahalko dituzte, ezta? Jakin izan banu pare bat gauza gehiago idatziak utziko nituen.
Gainera, gure izen-abizen, helbide eta abar azalduko dira helbide horiekin batera, edo? Beste sarekada bat prestatzerik edukiko al dute hor aurkituko duten informazioarekin? Gatazka honetan internet medio dela eginiko lehen atxiloketak izango ote dira gureak? Barkamenak Badihardugu eta Kontseilukoeri zuen txosten batzuk oraindik sarean nituelako...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu